La Cuevona de Ardines kupula geologiko erraldoia da, eta Ardinesko Mendiguneko galerien sistemaren barnean dago. Bertan, areto nagusia nabarmendu behar da, non sabaiak 40 metroko altuera duen. Egun, zulo natural batek zulatuta dago, eta, hartara, egun-argia sartzeko bidea ematen du.Ohartaraztekoa da haitzuloan sartzeko 300 eskailera-maila jaitsi behar direla. La Cuevona de Ardines Tito Bustilloko harpe-sistemaren barnean dago, eta, beharbada, bertatik sartzen zen Tito Bustilloko haitzuloaren ekialdeko alderdira, baina duela milaka urte gertatutako luizi batek bien arteko konexioa zaildu zuen. La Cuevona haitzuloko areto nagusia laurogei bat metroko diametroa duen oinplano zirkularra da. Pareta konikoak ditu, erpina urratuta dute eta egun-argiari igarotzen uzten diote 70 metroko altuera batetik.