Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzearen Erakundeak, Zangozako Udalarekin batera, eta aintzat hartuta eraikin honen berezitasuna eta ondare-balioa, egin beharreko lanen azterlan global bat egin zuen, eta azterlan horretan sartu zen, eraikina birgaitzeaz gain, barne-espazioaren antolaketa, eliza auditorium gisa egokitu zedin.Egun, Karmengo Auditoriumak erabilera askoko agertoki bat dauka, erabilera eszeniko askotarikotarako, adibidez, antzerki, dantza, magia, zinema eta kontzertuetarako.