Kulturgune honen sorreran egon zen lehentasunezko helburua izan zen Aranguren Ibarreko biztanleentzat partaidetza-bidea eta erreferentziazko gune soziokulturala izatea.Aranguren Ibarreko Udala, Kulturako Zinegotzigoaren bidez, eraikinaren barnean, bere ingurunean eta berari atxikita dauden guneetan garatzen diren jarduerei, ikastaroei, ikuskizunei eta abarri jarraipena egiteaz, haiek antolatu eta kudeatzeaz arduratzen da. Udalerriko herritarrentzat erreferentziazko kulturgunea da, antzerkiaz, dantzaz, musikaz eta beste edozein motatako kultura-proposamenez gozatzeko bidea ematen duena.