Eraikina 2015eko otsailean inauguratu zuten, eta errekoletoen ordenako komentuaren atzealdean dago. 5.418 metro koadroko azalera du, eta soto batean, beheko solairu batean eta aurreneko solairu batean banatzen dira.Lau entsegu-gela ditu, biltegiak, zinema-aretoa eta erakusketa-aretoa. Areto nagusiak 445 lagun hartzeko edukiera du, eta antzerkiko, musikako eta dantzako ikuskizunetarako erabiltzen da.