Felix Llanos arkitektoak proiektatu zuen Modelo zinema 1948an, Zarauzko Udalak 2012an eskuratu zuen eta Modelo zinema izatetik Modelo Aretoa izatera igaro zen.Eraberritze-lan sakon batzuen ondoren, duela gutxi zabaldu berri ditu berriro ere ateak azpiegitura honek, eta bertan jarduera desberdinak gauzatu ahal dira: antzerkia, dantza, zinema komertziala, zineforuma eta egile-zinema, musika, biltzarrak… 230 lagun hartzeko moduko areto bat dauka, edozein motatako jardueratarako, eta soil-soilik zinemarako 198 eserleku dituen anfiteatro bat. Horretarako, azken belaunaldiko ekipamendu eszenografikoa du.