2011ko martxoan Unquerako Bajo Deva auditoriuma inauguratu zuten, Val de San Vicenten. Turismo-bulegoa du, eta 186 lagun hartzeko edukiera duen auditoriuma.Instalazio hau hartzen duen eraikinaren ezaugarria erabilera anitzekoa izatea da, eraikinaren barnean eta kanpoan erabiltzeko bidea ematen duen agertoki bat baitu, aire zabaleko entzunareto bihurtzeko modua izanez. Herritarrek aspaldidanik eskatzen zuten ekipamendu garrantzitsu hau abian jartzeak ahalbidetu du inguru honek toki egokia edukitzea kultura- eta gizarte-arloko jarduera ugari egin ahal izateko.Administrazio publikoen arteko lankidetzaren eredutzat hartzen da, gainera, egitasmo hau, Asturiasko eta Kantabriako gobernuek eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak parte hartu baitute.