Los Corrales de Buelna antzokia 2003an inauguratu zuten. Kultura-onura eta -erabilerarako gune moduan sortu zuen Udalak, eta programazio egonkorra eskaintzen du arte eszenikoetan, arte plastikoetan, zinema komertziala eta filmoteka, eta bai mintzaldiak, mintegiak… Hala, bere egutegiaren barnean, kultura-jarduera kopuru handia hartzen du. Aretoak 360 eserlekuko edukiera du, eta Kantabriako handienetako bat da. Hornidura tekniko zabala du.