Zer da?

Ipar Eszena Bidea proiektu bat da kultura-trukeko ibilbide berri baten inguruan artikulatu da eta Iparraldeko Bidearen ibilbide historikoa hartu du programazio eszeniko bizi baterako erreferentzia gisa, parte-hartzearen, sektore-sinergien, publikoaren bitartekaritzarekin edo gastronomiaren eremuetara ere hedatuz.

Ibilbide hau erromesaldiaren ideiatik sorturikoa da, erromesaldia egiten dutenei ibilbide eszeniko bat eskaintzeko eta bertan erakusteko produkzio eszeniko galiziarraren, asturiarraren, kantabriarraren eta euskaldunaren kulturala, hizkuntza, formatu eta hizkuntza eszenikoen arloko aniztasuna.

Proiektuak bere kultur-alderdiari gehitzen dio dinamizazio soziala eta turistikoa eta parte hartzen duten 4 autonomia-erkidegoen arteko trukea, uste osoarekin elkar ezagutzea oinarrizkoa dela lurralde ezberdinetako profesionalen eta publikoaren arteko interakzio handiago baterako; horren ondorioz, publikoaren esku eskaintza kultural aberatsagoa jarriko da eta bisitarientzako esperientzia turistiko hobea.

Ipar Eszena Bidea gure bizilagunak hobeto ezagutzeko helburuarekin jaio da, publikoari eskainiz beste lurraldeetako produkzio eszenikoak ikusteko aukera, bestela ez lukete eta aukerarik izango. Horretarako, duela mende askotatik elkartzen gaituen bide kulturala eta historikoa aprobetxatuko da, eta programa bizi batekin lortu nahi da topaketa eta hausnarketa, gastronomia edota parte-hartze ekintzen bidez publikoarekin erlazioa biderkatzea.

Nor gara?

Ipar Eszena Bidea kultura-proiektu bat da eta parte hartzen duten lau lurraldeetako produkzio eszenikoko elkarte profesionalen elkarketa estrategikoaren emaitza da, 2016ko azaroko MERCARTES-etik aurrera egindako talde lanari jarraituz.

Proposamena, beraz, antzerki, txotxongilo, dantza eta zirku berriaren laurogeita hemeretzi konpainia ekoizlek osatzen dute, eta konpainia horiek arte eszeniko galiziarraren, asturiarraren, kantabriarraren eta euskaldunaren kalitatearen eta aniztasunaren isla dira.


ESCENA GALEGA
Asociación Galega de Empresas de Artes Escénicas.

GALIZIA

Duela 16 urte sortu zen ESCENA GALEGA, Galiziako sektore profesionaleko elkarte erreferentea da eta gaur egun 34 konpainia kide ditu. Hizkuntza eta kultura denon ondare gisa defendatzeko konpromisoa duen taldea gara, arte eszenikoen sektorearen modernizazioan lan egiten duten agente ezberdinekin eta erakundeekin elkarlanean lan egiten duguna. Era berean, beste lurraldeetako antzeko elkarteekin lotura estrategikoak bilatzen ditugu. Kontu horiek guztiak enpresa kideen gaitze profesionala hobetzera bideratuta daude, egunero sektore indartsu, bateratu eta hobeto eratua osatzeko eskaintza ahalbidetuz.


ESCENASTURIAS
Asociación de Compañías Profesionales de Artes Escénicas de Asturias.

ASTURIAS

ESCENASTURIAS (Asociación de Compañías Profesionales de Artes Escénicas de Asturias) 2018an eratu zen eskualdeko arte-eszenikoen enpresen bi elkarte (FOROESCENA eta ACPTA) elkartu ostean. Gaur egun ikuskizunaren munduko 31 konpainia kide ditu. Elkartearen xedea da Asturiasen egiten diren arte-eszenikoak bultzatzea eta nazio mailako eta nazioarteko zabalkundean laguntzeko helburu sendoa ere badu.


ACEPAE
Asociación Cántabra de Empresas Productoras de Artes Escénicas.

KANTABRIA

ACEPAE Kantabriako antzerki eta dantza ekoizleak elkartzeko helburuarekin sortutako entitatea da. Entitateak 13 enpresa biltzen ditu. Bazkideen interes orokorrak koordinatzeko, ordezkatzeko, kudeatzeko, sustatzeko eta defendatzeko organoa izan behar du. Gure sektorea ordenatzeko eta antolatzeko zereginari ekiteko eta gure lanbidearen onarpena eta duintasuna lortzeko Elkartea beharrezkoa dela uste dugu. ACEPAEn ekimen pribatuko Arte Eszenikoen garapenerako lanean aritzen gara, Arte Eszenikoak hedatu eta zabaldu daitezen, XXI. mendeko gizarteari aukera estetiko pluralak eta aurrerakoiak, libreak eta independenteak eskaintzeko, eta sortzaileen eta herritarren arteko erlazioa eta gerturatzea ahalbidetzeko.


ESKENA
Euskadiko produkzio eszenikoko enpresen elkartea.

EUSKADI

ESKENA elkartea 1995ean sortu zen euskal antzerki munduko enpresa ezberdinei ahotsa, lekua eta aukerak emateko. Gaur egun 21 ekoizlek osatzen dute. Gure komunitateko sektoreko enpresen garapena, egonkortasuna eta komunikazioa hobetzeko lana egiten duen elkarte bat gara. Euskadiko arte-eszenikoen sustatzaile eta bitartekari gisa finkatutako erreferenteak gara, 20 urte baino gehiagoz.

2011z geroztik Bilboko Harrobia Berrikuntza Eszenikorako Zentroaz arduratzen da Eskena.

Zer nahi dugu?

Programak oso helburu zehatzak ditu, dokumentu honen lehen zatian adierazitako kontzeptuei
buruzkoak dira eta bost puntutan laburtu daitezke:

1___ Lau autonomia-erkidegoen arteko kultura-trukerako leku/ibilbide bat sortzea, beste lurraldeetako arte eszenikoen produkzioak eta kultura, hizkuntza eta historia arloko giltzarri ezberdinak ezagutzeko.

2___ Programa gauzatzen den espazioetan dinamizazio sozialari, kulturalari eta turistikoari laguntzea kultura-proiektu baten bidez.

3___ Proiektu honetako lau elkarte kolaboratzaileekin lan egiten duten konpainien produkzio eszenikoa ezagutaraztea bakoitzaren lurraldetik kanpora.

4___ Bidearen proposamen kulturala aberastea, bidea "kultura-bide" bihurtzea lagunduz eta leku turistiko-kultural gisa bultzatuz.

5___ Publikoari programazio zabalagoa eskaintzea harreman horren ondorioak areagotzeko, ikusle aktiboaren edo prosumitzailearen kontzeptuen inguruko ekintzen bidez.


Zertan oinarritzen gara?

Programaren izaera eta helburuak azaltzeko Ipar Eszena Bideak sei ideia nagusi ditu:

01

BIKAINTASUNA

Ekoizpen hoberenak aukeratzea, hizkuntza eta estetika aniztasunarekin.

02

IGAROTZEA

Ikuskizunen ibiltaritza erromesaldian.

03

ANIZTASUNA

Hizkuntza, kultura, estetika eta geografia.

04

TRUKEA

Lurraldeen, konpainien eta publikoaren artean.

05

ESZENA

Gure proposamenaren kontzeptu eta hitz zentrala.

06

IPARRA

Gure esparru geografikoa eta kulturala, eta lotunea.

Zer espero behar da?

Proiektua martxan jartzean bi kontzeptu batuko dira.

Alde batetik, programaren ardatza eta izateko arrazoia: lau lurraldeak zeharkatuko dituen antzerki, dantza, txotxongilo edo zirku berriko funtzioen ibilbidea.
Hau Konstelazioen Ibilbidea da.

Bestalde, adaxkak eta bidexkak: gure bidea inguratuko duen programazio zabala, gastronomia, truke, parte-hartze eta hausnarketa arloko aukerez gainezka.
Hau Hedatutako Bidea da.

KONSTELAZIOEN IBILBIDEA

Ipar Eszena Bideak bere programazio eszenikoa hilabetean trinkotuko du, hurrengo antolaketa eta egiturarekin:

  • Autonomia-erkidego bakoitzean zortzi emanaldi programatuko dira.
  • Autonomia-erkidego bakoitzeko bi konpainiak hartuko dute parte eta bakoitzak lau emanaldi egingo ditu.
  • Programak zortzi ikuskizun ezberdin izango ditu.

Truke kultural honekin nahi dena da konpainiek inguruko lurraldeetan aurkeztea ikuskizunak, ez bakoitzak berean:

  • GALIZIAko konpainiak Asturiasen, Kantabrian eta Euskadin arituko dira.
  • ASTURIASko konpainiak Galizian, Kantabrian eta Euskadin arituko dira.
  • KANTABRIAko konpainiak Galizian, Asturiasen eta Euskadin arituko dira.
  • EUSKADIko konpainiak Galizian, Asturiasen eta Kantabrian arituko dira.

Bidearen esperientziak bidaia-espiritua du eta espiritu hori hartu du konpainien eta ikuskizunen erromesaldiak, ondorioz, ondoz ondoko emanaldiak izango dira eta konpainia bakoitza Ipar Eszena Bidean gehienez ere astebetez arituko da (joan + lau emanaldiak + itzuli).

Ikuskizunen hautaketa-irizpideak beraien kalitatean, hizkuntza- eta estetika-aniztasunean eta balio kulturalean oinarrituta egongo dira. Bide berri honetan elkartuko garen lurralde bakoitzeko arte-eszenikoen hoberena erakusteko helburuarekin jaio da programa hau.

Programaren komisariotza eta zuzendaritza artistikoaren prozesua 2019ko lehenengo hiruhilekoan egingo da, ordutik aurrera jarraian aurkeztutako programazio zabalaren eduki propioetan lan egingo da.

HEDATUTAKO BIDEA

Hedatutako Bidearen programazioak pisu handia izango du behin betiko programan, eta zenbait proposamen eta ekintza izango ditu:

IPAR ESZENA PARTAIDE

Ipar Eszena Bidea ibilbide irekia izango da parte hartzeko, jolaserako, arte-eszenikoko profesionalen eta publikoaren arteko komunikaziorako, gainerakoei bere paisaia ezagunen edertasuna erakutsi nahi dien ororentzako, eszenan ikusi dituen historiei buruzko iritzia trukatu nahi dutenentzako, ikusle prosumitzaule gisa proiektuaren parte aktiboa izan nahi dutenentzako.

IPAR ESZENA PARTAIDEak barnean biltzen du gure ibilbideari buruzko bitartekaritza kanpaina guztia; kanpaina honek publikoa animatuko du ikusle soil bat baino gehiago izatera, erromesaldi berri honetan laguntzera eta hitz egitera. Konpainiekin parte hartzeko postontzi fisiko eta birtualak, sare sozialetarako argazki lehiaketa gure hashtagarekin edo fotocol erromesa, programaren memoria bisualerako oroitzapen bat ehuntzeko leku bat... horiek izango dira gure ibilbideak ahalbidetuko dituen parte-hartzeko espazio batzuk.

ERROMES-GELA PRO

Ipar Eszena Bidea lau ekoizle eszeniko hauen elkarte profesionalen lan bateratutik sortu da, eta, beraz, gure sektorea hobetzea eta antolatzea da bere oinarrizko ardatzetako bat; horretarako, ikusgarri bihurtzeko aukerak zabalduko dira, gure konpainien artean ezagutza eta truke profesionala egongo da (ia 100 konpainia gara) eta ondorioz, gure lurraldeetan ere truke hori bera izango da.

Erromes-gela PRO egoitza- eta harrera-programa bat da eta konpainien beraien iniziatiba bat izan da, 3 lurraldeetako produktoreak gonbidatu dira eta horrela etorkizuneko koprodukzio aukerak ikertu ahal izango dira, formakuntza trukeak egin edota besterik gabe beste eremu batzuetako sortzaileen errealitate profesionala ezagutu.

"Erromes gela" horiek harrera-konpainia batek erromes-konpainia batentzat kudeatuko dituen truke egoitzak izango dira, eta gutxienez bi egun egongo dira nahi duten truke terminoetan. Harrera- konpainiek harrera-proiektu bat aurkeztuko dute eta programaren laguntza ekonomikoa izango dute.

IPAR ESZENA KONEXIOA

Publikoarekin bitartekaritza programak bi motatako ekintzak izango ditu, bat emanaldiaren aurretik eta bestea ondoren:

1.000 HITZ

Zenbat hizkuntza hitz egingo dira Iparraldeko Bidean? Asko, ziur aski. Bidaia honetan guk lau hitz egingo ditugu: gaztelania, galiziera, asturiera eta euskara. Camino bat, camiño bat, camín bat eta bide bat egingo dugu.

Ipar Eszena Bidearen barruan hizkuntza-aniztasuna landuko da, hizkuntza guzti horiek, nahiz eta bakoitzarenak ez izan, aberastasun kulturala dira eta aukera izango da hizkuntza horietako edukiak ikusteko, hori bitartekaritza tailer ezberdinen bidez egingo da. Tailer horiek aurretik izango dira eta galizieraz, asturieraz eta euskaraz egiten diren emanaldien edukiari buruzkoak izango dira (Ez dira izango gaztelaniazkoentzat, izan ere, hizkuntza hori komuna da lau lurraldeetan).

1.000 hitz 1,5 ordu iraungo duten aurretiazko ekintzak izango dira, ikuskizunaren arabera haurrentzat/familientzat edo helduentzat izango dira. Modu ludiko batean, bere hizkuntza ez den batean ikusiko dituzten antzerki obrak ulertzeko ideiak, kontzeptuak eta hiztegia gerturatuko zaizkie eta bitartekaritza hori ondoren osatuko da Izarretan topaketak delakoekin.

Emanaldia garatuko den leku eszenikoarekin erlazionatutako gune batean egingo da (antzoki/auditoriumeko espazio batean, plazako txoko batean, klaustroaren zati batean...), esperientzia osora joatera animatuz publikoa: ez ikustea soilik ikuskizun bat, baizik eta ikuskizun hori ulertzen lagunduko dute ekintzetan parte hartzea ere bai.

1.000 hitz jarduerak berekin du ikusleen eskola kontzeptua, ikusleekin aurrez bitartekaritza lana egiteko, ibilbideko ikuskizunek islatuko duten hizkuntza eta kultura aniztasuna kontuan izanik.

IZARRETAN TOPAKETAK

Emanaldien ondorengo saioetan Izarretan topaketak izango dira protagonista, hau da, emanaldia amaitu ondorengo eztabaida eta truke bilerak, dagokion gune eszenikoaren inguruko espazioetan. 1.000 hitz en aurre tailerren bitartekaritza osatzeko, ikusleek ikusi berri duen muntaia-lana hobeto ezagutzeko balioko dute bilera horiek, aktoreekin hitz egiteko, eta kasu batzuetan, zuzendariarekin, ekitaldi oso batekin esperientzian murgiltzeko, obra eszeniko baten ikusle pasibo bat baino zerbait gehiago izateko.

Bitartekaritza langileak izango dira bilera horietan eta aurretik konpainiekin lan egingo dute eztabaidako gaien trataera eta antolaketa prestatzeko.

CAMI...ÑAM

Antzerkia eta afaria (edo afaria eta antzerkia), hori da Cami...ÑAM- ek barnean duen kontzeptua. 11Ostalaritza elkarteekin, udalekin eta turismo elkarteekin egingo dugu lan gure bidean lagunduko digun gastronomia-eskaintza erromesa prestatzeko.

Proposamena ere trukean oinarrituta egongo da, horrela parte hartzen duten ostalaritza establezimenduek beraien kartetan txertatuko dituzte inguruko lurraldeetako elementuak (pintxoak, platerak, edariak) programak irauten duen bitartean.

Hau da, Kantabriako gazta Galizian probatzeko aukera izango da edota masturiar establezimenduetan galiziar kafe-likorea edan ahal izango da; horretarako, establezimenduetan Ipar Eszena Bideko marka egongo da eta argi jakingo da une eta toki horretako kartan dauden plater horien, osagaien eta edarien arrazoia.

IPAR ESZENA IDEIA

Ipar Eszena Ideia topaketarako eta hausnarketarako espazioak sortzean oinarritzen da; lortu nahi da ahozko adierazpen ezberdinen bidez (hitzaldiak, mahai inguruak, eztabaidak) arte eszenikoen aukerei buruzko elkarrizketa hastea, alderdi sozial eta hezigarri ezberdinetan elementu dinamizatzaile gisa, alderdi horietan oinarritzen baita proiektu hau:

Arte-eszenikoak eta turismoa: nola hobetu esperientzia turistikoa zuzeneko artearen bidez.

Arte-eszenikoak eta hezkuntza/bitartekaritza: ikus-entzuleak sortu eta zabaldu, ikuskizunaren eta ikuslearen arteko elkarreragina, ikusle prosumitzailea.

Arte-eszenikoak eta kulturartekotasuna: produkzio eszenikoa elkar hobeto ezagutzeko tresna gisa eta errealitate kultural edota hizkuntza errealitate ezberdinen isla gisa.

Arte-eszenikoak eta dinamizazio ekonomikoa: lurralde baten dinamizazio ekonomikorako programazio eszenikoek eragina izan dezaketen aspektu ezberdinak.

Noiz?

Ipar Eszena Bidea 2019ko irailean eta urrian izango da. Denbora-marko hori egokia iruditzen da proposamen anitz honen behar ezberdinak biltzen dituelako. Alde batetik, denboraldi eszenikoa hasten den garaia da eta publikoa antzerkira joaten hasten da. Kanpoko espazioei eta site specific delakoei dagokienez, eguraldiak eta tenperaturak ahalbidetuko du horietan esku-hartzea.

Programak lau aste (hilabete bat) iraungo du, irailaren erdialdetik urriaren erdialdera, bide hau aste bakoitzean lau lurraldeetako batean eginez.

Non?

Programaren zutabeetako bat formatuen, estetiken eta hizkuntzen aniztasuna da; komisariotza mailan, aldiz, proposamenen kalitate handiena bilatzea da xedea, ondorioz, espazioen errolda ere zenbait motakoa izan beharko da. Kanpoko espazioak, espazio historikoak eta bereziak bilatuko dira, ikuskizunetara egokitu daitezkeenak eta behar tekniko handirik gabeak, baina Ipar Eszena Bideak ere beharko ditu antzokiak, auditoriumak eta bestelako espazio eszenikoak, guztiak ere erabat prestatuak formatu handiko eta italiar erako ikuskizunen programaziorako.

Kanpoko emanaldien kasuan B PLAN bat edukiko da beti.

Programaren egitura eta komunikazio mailan lau autonomia-erkidegoetako espazio-aniztasun hau ordenatzeko, eta sistema bera egituratzeko gaien, estetiken eta ikusle moten ardatzetan, Konstelazioen Ibilbidea horrela zatituko da:

BARNEKO KONSTELAZIOAK

Italiar erako espazio eszenikoak: antzokiak, auditoriumak, aretoko programazioko ikuskizunak gauzatuko diren zentro kulturalak.

ONDARE KONSTELAZIOAK

Site specific delakoak, ondare eta interes historiko altuko espazioetan egingo dira ingurura (elizak, klaustroak...) teknikoki eta gaiaren aldetik egokitu daitezkeen ikuskizunak.

KANPOKO KONSTELAZIOAK

Kanpoko espazioak (plazak, kaleak...) italiar erako barruko espazioak behar ez dituzten ikuskizunentzat izango dira, horrela ikusleekin erlazio zuzenagoa eta gertukoagoa izango da.