
- Este evento ha pasado.
Txakurrak Corveran (Asturias)
Octubre 1, 7:00 pm - 7:50 pm

‘Los perros’ lanak erresistentzia-egoera bat lortzea proposat- zen du; noraezean dabiltzan txakurrak bezala, elkar aurkitzen duten txakurrak, ahulak direla aitortzen dutenak, alaitasuna partekatzen dutenak, baina baita mina ere, erori eta altxatu egiten direnak, dantzatzen direnak, aurka egiten dutenak maitasunaren, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez, ibilbide komun horretan beren bizitzen zentzua aurkitzeko, elkarrekin gainditzeko indarkeria eta narriadura.
Lan honek bidaia egiten du, errepikapenaren trantzetik irudien segidarengatiko lilurara. Atzoko irudi lapurtuak eta biharrera jaurtiak, oraingoak eta lohituak, iraganekoak, plastika garaiki- dekoak forma atabikora, lurrekora, denboren eta lengoaien etengabeko gurutzatze batean.
Pasiozko dantza baten hedatzea, bere zentzu garbiena errepi- kapenean eta katarsian aurkitzen duena: dantzatzea ahitzeraino, zaunka egitea abailtzeraino, bizitzea makaltzeraino. Bi gizon besarkatuta. Dena amaitu eta dena berriro hasi arte dantzatzen diren bi gizon.
Led Silhouette
Led Silhouette dantza-konpainia da, Martxel Rodríguez eta Jon Lópezek sortua eta zuzendua, eta egoitza Nafarroako Lesaka herrian duena. La Veronal konpainian interpretatzaile gisa aritzearekin batera, paraleloki, 2016an sortzaile-etapa hasi zuten, elkarrekin zuzenduz dantzaren diziplina desberdinetan prestakuntza hartua duten eta arte garaikidearen eragina duten artista gazteen taldea.
Mugitzeko modu berriei buruz ikertzen dute, dantza garaikideaz duten ikuspegia eskaintzeko xedearekin, lan egiteko plataforma bat eta bertan Led Silhouette eraikiz.