
- Este evento ha pasado.
Sonámbulo en Agurain (Álava)
16 Septiembre, 2022, 7:00 pm - 7:50 pm

SONÁMBULO kaleko showa da ohe baten gainean, hitzik gabeko komedia, irudizko bidaia
Far Westera, lorik egin ezin duen bufoi samur eta erretxin baten ametsa. Esna dagoen eta
ardiak zenbatzen dituen pailazoa, zintzarriekin lo-kantak jotzen dituena eta ingurutik
igarotzen diren guztiekin jolasten dena. Baina nor dago esna, nor lotan eta nor
ametsetan?
SONÁMBULO Antón Coucheiro clown polifazetikoaren kale-ikuskizun berria da, non hitzik
gabeko umorea, inprobisazioa, efektu bisualak eta ikus-entzuleen parte-hartzea
funtsezkoak diren.
Konpainia: Pistacatro
Pistacatro zirku-konpainia eta -produktore nabarmenena da Galiziako arte bizietan. Bere
produkzioak eta Circonove proiektuaren sortze-matrizetik jaiotzen diren beste batzuk
banatzen ditu, eta bai, kalitatearen eta kultura-interesaren irizpideen pean, garrantzitsutzat
jotzen dituen beste batzuk ere. 2006an ofizialki eratu zenetik 15 urte baino gehiago igaro
eta gero, Pistacatroren asmoa da Galiziako zirku-joera berrien ekoizle zaharren moduan
egonkortzen jarraitzea, merkatu berriak zabalduz eta publiko berriengana iritsiz.
Gure lurraldean zirkua profesionalizatzearen bideratzailea da, kalitatearen eta kultura-
interesaren irizpideen pean, moduren batean gure proiektuan parte hartzen duten
langileen eta artisten eskubideak errespetatuz.
Beste pertsona eta egitasmo batzuekiko komunikaziorako bidea emango duen
katalizatzailea izan nahi dugu, kultura koprodukzioan edo elkarlanean sortzeko,
publikoarekin dugun konplizitateari leial eutsita.
Konpainiako kideen eskuetan dagoen mekanoa ametsak partekatzeko.