Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sexpiertos Carballo (A Coruña) + Ibilbideak FIOTekin elkarlanean

14 Octubre, 2023, 8:30 pm - 9:40 pm

sexpiertos

Esaten dute Anaren bihotza hutsik dagoen logela dela. Nicok berea tatuatu nahi du. Igogailu batean harrapatuta daude, eta ezezagun izatetik lagun izatera igaroko dira. Bueno, hori duela hiru urte gertatu zen, baina iraganera bidaiatuta, orainean biziko dugu kontatzera etorriko direna. Maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak izango dira landuko dituzten gaiak.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan murgilduta dabilen gozoki-saltzaileak, inolako konplexurik gabe, beren bizipen afektibo-sexualak kontatuko dituzte, erakusteko gutako bakoitzak, bakoitza bere paralisi bereziarekin, beldur, amets eta ilusio desberdinak ditugula.

Bi lagunen istorioa, hazkunde pertsonaleko istorioa, umorearen eta minaren kutsua duena zati berdinetan.

Tanttaka Teatroa

Etenik gabeko berrogei urteko ibilbidearen ondoren, Tanttaka Teatroa (1983) konpainiaren bide aitortua hetero- geneotasun “pertsonal” baten bidez definitzen da. Nahita, genero batetik bestera egin dugu salto, komedia musikaletik drama naturalistara, beste lengoaia presentzial batzuei, adibi- dez, zuzeneko musikari eta dantzari, lotutako ikerketatik eta sorkuntzatik igarota, gure ustez antzerki-arteari berezkoak zaizkion bultzadei jarraituta beti: gu geu proiektuekin identifi- katzeak eta nozioen eta emozioen antzerki bat publikoarekin partekatzeak ekarri dute Tanttakak aitortza handia izatea, sarien zerrenda luze baten bidez.

Detalles

Fecha:
14 Octubre, 2023
Hora:
8:30 pm - 9:40 pm
Categoría Evento:
,

Organizador

Escena Norte
Email
info@escenanorte.com
Ver la web del Organizador

Información evento

Cía
Tanttaka Teatroa
Autoría:
Kepa Errasti eta Telmo Irureta
Duración:
80'
Tipo
Antzerkia
Público
Heldua
Idioma
EUS-CAST
Procedencia Cía
Euskadi
Entradas
Sarreren salmenta FIOT programazioaren esparruan, informazio gehiago www.fiot.gal webgunean.
Web Cía
https://www.tanttaka.eus

Lugar

Pazo da Cultura Auditoriuma
Calle del Pan, s/n. 15.100 – Carballo, A Coruña
Carballo, A Coruña 15100
+ Google Map
Ver la web del Lugar