
- Este evento ha pasado.
Lear Melideko katedraletan (A Coruña)
Septiembre 30, 8:30 pm - 9:30 pm

José Hierroren “Lear en los claustros” poemak zeharkatuta dago ikuskizun hau, eta denaz gabetu duten eta alaba Cordeliak maita dezala erregutzen duen errege baten gainbehera jasotzen du.
Ahanzturan desegitera jotzen duen memoria baten puzzlea osatzen aurrera egiten du antzezlanak, geruzak gehitzen. Geruza horietako batzuk aktorearen errealitatearekin eta bizipenekin eginda daude eta beste batzuk fikzioarekin, bere ibilbidean zehar antzeztu dituen pertsonaien fikzioarekin, benetakoa eta irudimenezkoa denaren arteko oreka ahul batean, publikoari erakutsiz antzerkiaren ezkutuko kontuak, buru eta bihotz bizi izandako ogibide baten trikimailuak.
Denek itxurak egiten dituzte bizitzaren simulakroa den drama honetan. Itxurak egiten ditu María Vidal aktoreak; itxurak egiten ditu Learrek, pertsonaiak; itxurak egiten ditu Hierrok, poetak; eta bai Pati Domenechek ere, dramagile eta zuzendariak. Hierrok esaten duen gisan, “Azken buruan, dena ezer ez da izan (…) ez bada ezer gehiago izanda, guztiarekin ere, hain- besteren ondoren, dena ezertarako”.
Ábrego Teatro
Bere ibilbidean zehar, Ábrego Teatro konpainiak bere lana definitzeko erabili dituen parametroak erabat subjektiboak dira, bilaketa eszenikoko lengoaia eta proiektuen gizarte- eta kultura-errentagarritasuna lehenetsiz, haien hedabide- edo ekonomia-garrantziaren aurretik.
Aniztasuna aukeratzen dugu zehatzaren aurrean, esperientzia- trukea doktrina bakarren aurrean, mestizajea antzerkikoan eta bizitzakoan araztasunaren aurrean, bideko gorabeherekiko jakin-nahia immobilismoaren aurrean, ezezaguna denaren, zaurian piko egitearen eta trapuak eguzkitan aireratzearen gaineko gustua.