Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

Habitación Peregrina PRO

14 Septiembre, 2021, 4:00 pm - 16 Septiembre, 2021, 4:00 pm

20€ – 180€

Irailaren 14tik 16ra bitartean, Lugoko O Vello Cárcere Kultur Etxean PRO ERROMES GELA, Ipar Eszena Bideko arte eszenikoen topaketa profesionalaren bigarren edizioa izango da. 

Ekimen honek proiektuan parte hartzen duten 4 autonomia-erkidegoetan sektoreko eragileak konektatzea du ardatz, eta topaketa profesional baten formatua dauka, interesgune oso argiekin: konpainien eta sortzaileen arteko topaketa eta sinergiak; pandemia ondoko sektore eszenikoak dituen erronketako batzuen inguruko hausnarketa eta prestakuntza; eta Ipar Eszena Bideko lurraldeetan konpainiak sustatzeko, ikusarazteko eta banatzeko dauden aukerak. 

Proposamena

PRO Erromes Gela Ipar Eszena Bidea proiektuaren barruan sortutako proposamena da, hain zuzen ere, Ibilbide Zabalduaren programazioaren barruan. 2019ko lehen edizioan inplementatu genuen autonomia-erkidegoen arteko trukean oinarritutako sorkuntza-egoitzen programaren izenburua jasotzen du. Bertan, argi eta garbi identifikatu genuen proiektuan inplikatutako 4 lurraldeetan (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi) diharduten konpainien eta arte eszenikoen sektoreko eragile profesionalen artean ez dagoela sinergien lotura egonkorrik, ezta ezagutza sakonik ere.

Ipar Eszena Bidearen helburu nagusia lurralde partekatu berri horren bidez egituratutako kultura-korridore berria sortzea da, arte eszenikoen esparruan autonomia-erkidego bakoitzaren kultura-ekoizpenaren bidez elkar ezagutzeko ere balioko duena.

Hala, publikoa beste era batera iritsiko ez litzatekeen ikuskizun eta jarduera paraleloekin harremanetan jartzeaz gain, Ipar Eszena Bideak bere programazioaren esparrua gainditu nahi du, lurraldeen arteko harremana eta Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiko konpainien arteko sinergia profesionalak ahalbidetuz.

PRO Erromes Gelak bizikidetza profesionalerako gune izan nahi du, egitasmoaren elkarte sustatzaileak (Escena Galega, EscenAsturias, Acepae eta Eskena) osatzen dituzten ehun konpainiek, bai eta jarduerarekin bat egin nahi dutenek, elkarren berri izan dezaten: euren arteko lan-ildoak eta proposamen estetikoak ezagutu, programazio-zirkuituen errealitatearen berri jakin, koprodukziorako zein elkarlanerako bideak aztertu eta  lanbide-garapenerako interesgarriak diren prestakuntza-proposamenak eskuratu.

Era berean, topaketak sektorearen egungo egoeraren errealitateari buruzko hausnarketarako eta ezagutzarako gune izan nahi du. Topaketaren bigarren edizioa, 2020an izandako harrera handiari esker eta proposamenaren emaitzei esker antolatu dugu. 

Informazio guztia hemen ikus daiteke.

Detalles

Comienza:
14 Septiembre, 2021, 4:00 pm
Finaliza:
16 Septiembre, 2021, 4:00 pm
Precio:
20€ – 180€
Categoría Evento:
,

Organizador

Información evento

Público
Todos públicos
Entradas
Del lunes 9 de agosto al viernes 4 de septiembre de 2021 a las 20.00 h, por medio del formulario correspondiente en la web www.escenanorte.com

Lugar

O Vello Carcere Kulturgunea
Plaza de la Constitución, s/n – 27.002, Lugo
Lugo, Lugo 27002
+ Google Map
Phone
982 29 71 95
Ver la web del Lugar