Skip to main content
Cargando Eventos

« Eventos

  • Este evento ha pasado.

Baby Esferic Ames-en (A Coruña)

6 Octubre, 2023, 6:00 pm - 6:30 pm

‘Baby Esferic’ Lurrari egindako omenaldia da. Istorio eta paisaia desberdinen bidez, planeta eta bertako biztanleok batzen gaituen magiaz hitz egiten du. 6 hilabetetik aurrerako haurtxoentzat eta adin guztietako neska-mutikoentzat gomendatuta dago. Testurik gabe, delikatuki bisuala den lengoaia eta estetika minimalista batekin, ‘Baby Esferic’ lanak Lurraren magia harrapatzen du, haurtxo erritmoan.

Gure Lur planeta zoragarriaren jaiotzaren lekuko izatea eta zure haurtxoarekin partekatzea imajinatzen duzu? ‘Baby Esferic’ ikuskizunak bidaia dibertigarria proposatzen du, gure etxea berraurkitzeko eta harekin hunkitzeko, haur begiekin. Biztanle esferiko eta sinpatiko batzuk lagun izango ditugu abentura honetan.

Geure buruarekiko eta hartzen gaituen planetarekiko maita- suna eta begirunea dira ‘Baby Esferic’ lanak gure txikiei, etorkizuneko emakume eta gizonei, oparitzen dien hazia.

Aboon Teatro

Aboon Teatro konpainiak lehen haurtzarorako ikuskizunak eskaintzen ditu, handien eta txikien irudimena pizten duten esperientziak, eta haurtxoaren edo haurraren bizipena helduari gerturatzen diotenak. Antzerkia aldaketarako motor moduan sentitzen dugu, kontzientzia zabaltzeko eta gure gizatasunarekin konektatzeko espazio eraldatzaile moduan. Lehen haurtzaroarekiko maitasun sakona eta neska-mutikoekiko eta haien imajinarioarekiko errespetu handia dira gure inspira- zioa.

 

Detalles

Fecha:
6 Octubre, 2023
Hora:
6:00 pm - 6:30 pm
Categoría Evento:
,

Organizador

Escena Norte
Email
info@escenanorte.com
Ver la web del Organizador

Información evento

Cía
Aboon Teatro
Autoría:
Aboon Teatro
Duración:
30'
Tipo
Antzerkia
Público
Haurrak/familia
Idioma
S/TEXTO
Procedencia Cía
Euskadi
Entradas
Gonbidapenak erretiratzea https://abilleteira.concellodeames.gal/
Web Cía
https://www.aboonteatre.com

Lugar

Milladoiroiko Auditoriuma
Travesía do Porto 15895 Milladoiro, Ames, A Coruña
O Milladoiro, A Coruña 15895
+ Google Map
Ver la web del Lugar